XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, atzo iluntzerako hitzordua eman genien Mariaratz errekan, Eiherabide aldean, eta bi ertzetan jarririk, di-da, elkarren kontra harrika hasi ginen.

Gero Maribaratzako nazkante batzuek gureganaino iristea lortu eta Joxemartin hartu zuten preso.

Eta gutako bi bere amarengana joan ziren eta ama akuilu eta guzti abiatu zen zakilberde haien bila (zeren bere ama itzain baten emaztea izateaz gain, marimatraka samarra ere baita), eta haiengana iritsi zenean Joxemartini joka ari zitzaizkion gure txabola non zegoen jakin nahi zutelako, eta ama eta batez ere haren akuilua ikusi bezain laster tximistak egiten aldegin zuten babu halakoek.

Maribaratzakoak gu baino zaharxeagoak dira.

Hala ere niri ez zitzaidan batere gustatu Joxemartinen amarengana laguntza eske joatea.

Hori baino nahiago nuke gure txabola erre izan balute.